Ezker eskuin
1 1 Aldrebestuz gero, balio; sakatuz gero, olio. 6 Ez omen da sartzen, eguzkia harrerakoa den etxeetan; ez ezazu beraz muga. 2 12 Amikuztar eta zuberotarren soinua, asotsa edo abarrotsa. 14 “..., ala ez ...: horra hor auzia (...)”, eman zion Juan Garziak Hamleti hitza, Shakespearek hala eskatuta. 3 15 Hortz-haginen gogoko egonlekuak. 16 ... gazteak zirela esan ohi da pertsona zaharrez. 4 18 Britainiarren diru unitate ofiziala adierazten du letra honen aldaera barroko batek. 19 Ipar eta hegoaldeko poloen inguruko lurretan, ... ageri zaizkigu egunak negu partean. 21 Zenbaki lehen txikiena bada ere, hizkiz eta mugatu gabe adieraz ezazu zuk. 5 22 Haustea edo urratzea du kirolariak amets. 23 Halakoa da gradutan goraxko jo duen edaria. 6 25 Buruhandiz beteriko lekua. 7 27 Ingelesez “balea hiltzaileak” izanagatik, izurdeen kastakoak dira eta “ezpalarta” deitzen diegu guk. 28 Bizkaitarren ihintza da; ez muga, erne! 8 30 Boteretsuen gogoko alde. 31 “Burua gora eta koskoilak ...”, idatzi zuen poetak mando harro setati batez, baina berdin-berdin esan genezake desafioka azaldu den gizon harroputzaz. 33 Itsusia eta gaizki ikusia da besteen aurrean botatzea. 9 34 Hasiera polita eskaintzen die akitaniarrei, baina hitzen bukaeran ohi dugu guk. 35 Bizkaitarren gesala. 37 Adi, espainiar guztiok, “eta” baita hau katalanez! 10 38 Ez du kontsonanterik baina karga elektrikoa darama. 40 “Aralar mendi txit gandorrean / Ama Euskera ... / arratsa bezin goibel / negarrez umetxo bateren gisan”, idatzi zuen Eustakio Mendizabal “Txikiak” Ama, txukatu malkoak bertso sailean. 11 42 Hona hemen Sabino Aranaren “abuztu”. 44 Basa animalia larderiatsu honen itxuran diseinatu zuten inkek Cuzco hiria. 12 45 Era guztietakoak eskaintzen dira “confort” delakoaren izenean.
|
Goitik behera
1 1 Etxe, teilatu eta hormen estalki gisa bideratzen dira, baina mugatu gabe adieraz itzazu zuk. 25 Antzeko pentsamoldean mugitzen direnez esaten da. 2 2 Baltza denean, hobe duzu etxean goxo. 22 Ipar Afrikako estatu bateko. 3 3 Zeinek berea du zentsura orok; ez muga, ez du merezi. 39 Zerura ... nahi dute kristau guztiek, baina harako eskailera topatu ezinean gertatzen dira maiz. 4 4 Antxoatzat dute askok. 35 Adiera arruntean, guztizko anabasa adierazten du. 5 5 Bukaerako hizkia jan zioten Ipar Euskal Herrian ateari, kanpoan uzteko. 20 “... denak gogoa ilun” esan ohi da, ezkorrak gogoan. 43 Har ezan. 6 13 Deabru guztien burua eta nagusia. 32 Hona hemen, zerumugari begira zauden horretan, goranzko bertikaleko muturrean sumatuko duzun puntua, sekula mugatuko ez duzuna. 7 6 Latinez bezala, agintea adierazten du hitz honek. 26 Indar gutxiago du baina eraginkorragoa da distantzia handietan. 8 7 mc2 balio du, Einsteinen arabera. 17 Zuloekin lotu izan dituzte askotan apaizek eta bakarrik utzitako etxekoandreek. 46 Komatxo baten ondotik datorrela, noren kasua adieraz dezake ingelesez. 9 8 “Derauzkigu” erranen zukeen Axularrek. 36 Bizkaieraz eta, arrabio. 10 9 “..., ezin bizi”, dio Ipar Euskal Herriko jende kalipudunak. 24 Zintzotasun, leialtasun. 11 10 H-a gora-behera, honela galdetu zion Zuberoako hark bere maiteari, Maitia nun zira kanta ederrean: “Ala ... da zure deseińa? Hitz eman zenereitan, ez behin bai berritan/ enia zinela, enia zinela”. 41 Kristauen artean, birjina da Jainkoarena. 12 11 Egun, asko dira gure artean izenez, gutxi izatez; muga ezazu! 29 ... eman zidan, iruditu zitzaidan.
|