Ezker eskuin
1 1 Mendizainen modukoak dira, baina eremu zelaiagoetan egiten dute lan. 2 12 Auzoan ditu honek gantzak. 13 Txatarra ere badela esan genezake, baina metalezkoa inolaz ere. 3 14 Badaukala adierazten digu euskaraz, baina beltza da galesez eta breizheraz. 15 Matematikan ez dira beti horren errazak... eta nolako nekea sorrarazten diguten fisikoek! 4 17 Doixtarrak, beste hark esango lukeen bezala. 19 Zerbait guztiz lortzen ez dugunean, konforme gelditu ohi gara hori esanda edo errepikatuta. 5 20 Betiko arrainguneak, oparoak garai batean eta egun, arrantzaleek gogoratu bezala, biziberritu beharrekoak. 21 “... edo ...”, inoiz edo behin, noizbehinka. 6 23 Jakintsuek diotenez, “bere” omen zen forma hau jatorriz, egun ere bizkaieraz den bezala. 24 Asbestosi, biriketako gaitz larriaren jatorrian dago “asbesto” izenaz ere ezaguna den material hau. 7 27 Nafarren labanak beti zorrotz. 29 “Lip” edo ezpainez lagundurik, halako aldarri giro alai jendetsua ekarri du gure herrietara bideo agerraldi molde honek; ez muga gero! 8 30 Poliziak ohi duen moduan; zelatan, alegia. 32 Aurrenekoa da alfabeto askotan. 9 33 Far West-eko filmetan, horrela erabakitzen dira maiz askitan onen eta gaiztoen arteko auziak. 34 Bidean gora ageri zaizkigu, zabal eta fresko, Pirinio mendietan; ez ditzagun muga. 10 36 Pilota joko mota honetan, pilotari ez zaio eskuz jotzen, ez eta palaz edo xisteraz ere; ez muga, beraz! 37 “... jaubea, alako tresnea”, diote Bizkai aldean. 11 39 Ukimenaz sentiarazi. 41 Artsenikoa balio du kimikan.
|
Goitik behera
1 1 Noka, lidake. 33 Bizkaitarrek eta, honen bidez ttipitzen dituzte izenak. 2 2 Ahulago eginak, ahulago bihurtuak. 3 3 Banakoa egiten laguntzen digu atzizki honek. 18 Formari eta jatorrizko adierari bagagozkie berriketa giroa gogorarazten digun arren, bete-betean garamatza hitz honek egun frantsesen “roman” edo nobelaren eremura; ez ezazu muga. 4 4 Hitz grekoa da jatorriz; potasioa erantsiz gero, Greziako txanpon zahar baten aurrean gertatuko gara, baina antzerkian uzten gaitu bere horretan. 28 Ospetsua da egun euskaraz belarmintza izenaz ere ezaguna den landare oparo eta mamitsu hau. 5 5 Bizkaitarrak dira arrail, artesi edo pitzadura hauek. 40 Halako bi idazten ditugu “eroa” ez baizik eta “erroa” adierazi nahi dugunean. 6 6 “... txarra dauko orrek”, esaten dute Bizkaian zorte txarra dutenez. 25 Harila da berez, baina kazkabarra ere adierazten du toki ez gutxitan. 7 7 “..., ..., ..., ardo gorri naparra”, kantatzen zuten gure arbasoek. 16 “Puxtarria” ere deitu izan diote bola ttiki koloretsu honi. 38 Zer hitz egokiagorik debekuak? 8 8 Mendebaldeko izeba. 31 Barre urduria eragingo dizu errepikatuz gero. 9 9 Sarea da ingelesez eta guztizkotasuna adierazten du euskaraz, ekialdeko euskalkietan. 22 Indianoa da babarrun hau. 10 10 Seminarioko bidea egin eta hantxe etsi. 35 Ibaia da Bizkaian, eta goitikoaren hasiera edo goitikoa bera beste bazter askotan. 11 11 Zaharra izan ohi da, nahi ez genuenaren aurrean plazaratzen dugunean. 26 Ospetsuak izan ziren Erdi Aroan, herri nafar honetako infanzon edo kapareak.
|